'Ostegun kontalariak' lehiaketan izena eman daiteke gaurtik

Maider Arregi 2014ko urr. 3a, 08:00
'Ostegun Kontalariak' kartela.

Debagoieneko gazteei kontakizunak jende aurrean plazaratzeko gonbidapena egiteko asmoz sortu da Ostegun Kontalariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eta Artemanen eskutik. Debagoienean jaio, bizi edo lan egiten duen edonork har dezake parte, banaka zein lagunduta. Ekimenaren helburua da kontatzaile grina dutenei bidea ematea eta udazken-neguko ostegunetan Aretxabaletako tabernetan herritarrei zuzendutako eskaintza kulturala sustatzea.

Baldintzak

Kontakizunak mota askotakoak izan daitezke (bakarrizketak, ipuinak, txisteak, magia ikuskizunak… eta horien artean lekua dute beldurrezkoek, barregurazkoek, erotikoek…), baina erabilitako hizkuntzak euskara izan behar du eta parte-hartzaileek gehienez 40 urte izango dute. Izena ematen dutenen artean aukeraketa bat egingo da proposamenaren txukuntasuna, originaltasuna eta diziplina kontuan hartuta. Hala, jasotako proposamenetatik lauk izango dute kontakizuna jende aurrean plazaratu eta lehiaketan parte hartzeko aukera. Emanaldiaren iraupena 30-40 minutu artekoa izango da. Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.

Publikoaren saria

Irabazlea publikoak aukeratuko du. Ikusleek emanaldien ostean bakarrik eman ahal izango dute bozka tabernan bertan kokatutako postontzian.  

Izen-ematea zabalik

Interesatuek urriaren 20a aurretik egin beharko dute izenematea gazteria@aretxabaleta.net helbidera idatziz edo 943 08 10 01 telefonora deituz. Lagungarria izango da prestatuta daukan kontakizunaren gaineko proposamena aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak