Datu orokorrek gora egin duten arren, Aretxabaletan, Bergaran eta Leintz Gatzagan behera egin du langabezia tasak. Aretxabaletan 337 langabe zeuden irailean, abuztuan baino hiru gutxiago; Bergaran ere hiru lagun gutxiago zeuden langabe, 838; eta, Leintz-Gatzagan 12 langabe izatetik 11 izatera pasa dira.
Langabezia tasa altuena
Langabezia tasa altuena Arrasatek du. 1676 langabe zeuden irailean, %16,18ko tasa. Beste puntan, aldiz, Leintz Gatzaga dago: %8,15ekoa da langabezia tasa.
Hego Euskal Herriko datuak
Hego Euskal Herriko datuak ere txarrak dira. 353 lagun gehiago zeuden langabe irailean hegoaldean, guztira 215.743. Herrialdeka, Araban eta Gipuzkoan jatisi egin da langabezia tasa; eta gora egin du Bizkaian eta neurri txikiagoan Nafarroan.