Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta aurtengo Udako Argazkien Goiena Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren jakiteko. Hain zuzen, astelehenean, hilak 13 jakinaraziko du epaimahaiak erabakia. 3 sari banatuko dira. Horrekin batera, irakurleen saria ere jakinaraziko da astelehenean. Gaur itxi da boto-ematea eta 209 bozka jaso dira; 87 lagunen 291 argazki jaso ditugu aurten, hain zuzen. Guztiak ikusteko moduan daude blogeko argazki galerian. Zeintzuk izango dira aukeratuak?
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.