Behobia-Donostia abesti eta bideoklip eta guzti, 50. urteurrena ospatzeko

Eneko Azkarate 2014ko ira. 29a, 14:11

Behobia-Donostia lasterketak badauka abestia. Behobiaren abesti bat sortzeko bidea duela 3 urte hasi zen Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin egindako elkarlaneren bitartez. Antzuolako Sasibertsolaixak bertso eskolaren letra izan zen aukeratua. Aurten, 50. Ediziorako musika jartzea erabaki zen. Juantxo Zeberiok Fortuna Kirol Elkartetik enkargua jaso zuen musika jartzeko. Azkenik, pasa den hilabetean bideoklipa grabatu da Arteman Komunikazioa zuzendaritzapean. 

Hona hemen, musika jartzeko prozesuan parte hartu duten pertsonen izenak:

  • Musika: Moldaketak eta produkzioa JUANTXO ZEBERIO ETXETXIPIA.
  • Hitzak: ANTZUOLAKO SASIBERTSOLAIXAK.
  • Ahotsak: ELENE ARANDIA, XABI SOLANO, XABI SAN SEBASTIAN, JON GURRUTXAGA eta Laskorain ikastolako Umeak.
  • Musikariak: TENPORA taldeko HASIER OLEAGA (bateria), ITSASO ETXEBESTE (baxua), BEÑAT BARANDIARAN (gitarra), JUANTXO ZEBERIO ETXETXIPIA (teklatua).Eta OREKA TX (txalaparta), ANJEL UNZU (perkusioa) eta FREDI PELAEZ (eskusoinua).
  • Grabazioa: Beasaingo Pottoko estudioan FREDI PELAEZek nahastua eta grabatua.
  • Koordinazioa: IKER BARANDIARAN (Arteman Komunikazioa).
  • Gidoia: IKER BARANDIARAN eta GORKA MONTIEL (Arteman Komunikazioa).
  • Kamerak: GORKA MONTIEL eta JOSEAN ROIGE (Arteman Komunikazioa).
  • Edizioa: GORKA MONTIEL (Arteman Komunikazioa).

 

Hona hemen, kantuaren letrak:

(estribilloa)

Donostia, Behobia,

pausoz pausoko historia,

Behobia, Donostia, 

korrika mundu guztia!

 

Animoak leuntzen du

berezko bide gogorra

oihuka edo lasterka,

denok eztarri lehorra,

partehartzaile ta ikusle:

ekipo bikaina horra!

Izerdi tanta bakoitzak

osatzen du errekorra. BIS

 

(estribilloa)

Hogei kilometro pasan

hegoa eta iparra

haize ta harrotasunak

betetzen digu bularra

kolpera etortzen zaigu

lehen galdutako indarra

txalo beroen artean

sentitzean Boulevard-a.BIS

 

(estribilloa)

Bideak aurreratzeko

guztion lana behar du

gazte edo heldu izan

sekula ez da berandu

norabait iristekotan

ezin da pausorik galdu

ta herritik hasitakoa

mundu osora zabaldu! BIS

(estribilloa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak