Cristina Uriarte hezkuntza sailburuak esan du lortutako akordioa "albiste oso ona" dela. Akordio partziala dela argitu du, baina "pauso bat LOMCEren aurrean".
Hala, lortutako akordioaren bitartez hizkuntza ereduari eta eskola kontseiluen pisuari dagokionean LOMCE legea ez da Euskadin aplikatuko. "Hizkuntza ereduak arrazoizko proportzioak errespetatzen dituelako" eta "Eskola kontseiluen eta zentroko zuzendaritzaren arteko harremana Eusko Jaurlaritzak erregulatuko duelako", azaldu du sailburuak.