Bergararrek Txantreakoekin konpartitu dute autobusa, nafarrek ere parte dute-eta Molins de Rei-ko jaietan. Domekan, egun nagusian, hainbat tokitatik joandako 25 Erraldoi talde elkartu dira jaietan.
Bergarako Erraldoi Taldea Kataluniako Molins de Rei-n (Bartzelona) izan da asteburuan, hango jai nagusietan, San Migeletan. Mendekoste jaietan Bergaran izan ziren haiek eta, oraingoan, bisita itzuli diete bergararrek. Arrasateko dultzaina jotzaileekin batera izan dira han, 20 bat lagun guztira. Eta Bergarako alkate Jaione Isazelaia ere lagin izan dute. Hala eman dute aditzera Bergarako Erraldoi Taldekoek.
Bergararrek Txantreakoekin konpartitu dute autobusa, nafarrek ere parte dute-eta Molins de Rei-ko jaietan. Domekan, egun nagusian, hainbat tokitatik joandako 25 Erraldoi talde elkartu dira jaietan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.