Zigor Enbeita eta Xabi Igoa dira Arabako Bertsolari Txapelketarako lehenengo bi sailkatuak

Arabako Bertsozale Elkartea 2014ko ira. 28a, 17:53

Arabako Bertsolari txapelketa martxan dago. Larunbatean, Kanpezun jokatu ziren 2015eko lehenengo bi aurre-kanporaketak. Bost aurre-kanporaketa izango dira guztira, eta horietatik, 13 bertsolari sailkatuko dira 2015eko txapelketarako. Aurtengoan, bertsolariek egin beharreko lan kopuruak, zutik kantatzeak eta parte hartzaileek 18 urtetik gorako adina eduki behar izateak zorroztu egin du maila.

Lehenengo saioan Olatz Santocildes gai-emailaren esanetara aritu ziren. Zigor Enbeita izan zen saioaren irabazlea, beraz, zuzenean sailkatu da urtarrilean hasiko den txapelketarako. Bertsolariek lortutako puntuazioak ondorengoak izan ziren: Zigor Enbeita 201 puntu, Irati Anda 196, Oier Arbina 161,5, Iker Olabarrieta 155 eta Unai Gomez 126. Ainara Balantzategi baja izan zen.

Bigarren aurre-kanporaketan, Veronica Domingok jarri zituen gaiak. Xabi Igoak lortu zituen puntu gehien, beraz, berak ere txapelketarako txartela eskuratu zuen. Bertsolariek lortutako puntuak hauexek izan ziren: Xabi Igoa 194 puntu, Ander Solozabal 188,5, Iker Agirre 186,5, Iñaki Tena 133, Egoitz Iradier 126,5, eta Iñaki Lertxundi 100 puntu.

Zigor Enbeita eta Xabi Igoa izan ezik, Kanpezun kantatu zuten beste bertsolari guztiak zain geratu dira, hurrengo 3 kanporaketetan beste bertsolariek lortzen duten puntuen araberakoa izango baita euren sailkapena.

Hurrengo larunbatean, urriak 4, 16:30tatik aurrera, Ozaetako Iduia jauregian jokatuko dira 3. eta 4.aurre-kanporaketak. Aurre-kanporaketen jarraipena, bertsolarien biografia, sailkapena... bertsozale.eus web gunean jarraitzeko aukera dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak