Donostia Zinemaldia

Benicio del Toro: "Esfortzu handiaren ordaina da sari hau"

Imanol Gallego 2014ko ira. 27a, 13:16

Benicio de Toro, eskuetan Donostia saria duela.

'Intocable' filmaren taldeak egindako Samba filmarekin agurtu da sail ofiziala. Atzo aldiz, Kursaal aurtengo bigarren gau handia izan zuen. Benicio del Toro hunkituta zegoen, eta apaltasunez jaso zuen Donsotia saria. Arreta guztia baina, Fernando Bovaria eta epaimahai ofizial guztiak egindako palmaresean dago, berau baina, ez da gaueko 20:30 arte jakingo.

Benicio del Toro antzezleak Donostia Zinemaldiak aurten eman duen bigarren Donostia saria jaso zuen Kursaalean, lehen egunean Denzel Washingtonek bere jaso eta gero. Atzoko galan, Del Torok, laguna duen Jorge Perugorriaren eskuetatik jaso zuen saria eta kubatarrak antzezpenaren munstro bezala aurkeztu zuen Del Toro.

Puerto Ricokoa oso hunkitua zegoen, eta bere aurretik Donostia saria jaso duten antzezleen zerrenda ikusi eta gero, sentimendu "surreala" sentitu zuela ere aitortu zuen. Bere ustez, urte askotan egindako "lana eta esfortzuak" ekarri dute berriz Zinemaldira, eta bertan etxean balego bezala sentitzen dela ere aitortu zuen.

"Gora zinema eta zinemaren historia! Jarraitu egingo dugu", batekin agurtu zen Del Toro.

Samba ez da Intocable

Horrenbesteko arrakasta lortu duen lan baten ostean, konparaketak maltzurrak dira. Samba film entretenigarria den arren, ez da Intocableren mailara iristen. Umorezko film bat da hau ere, eta aurreko lanean egin zuten bezala, gai gogor bati irribarrea jarri nahi izan diote Olivier Nakache y Eric Toledano zuzendariek, baina Intocablek zuen grina ez hemen igartzen.

Hala ere, barre ugari entzun dira Kursaalean, eta jendeak aurreko film asko aipatu duen arren, pozik irten da estreinalditik.

Epaimahaiaren zain

Gaueko galan (20:30) jakingo da zein filmek eroango dute sariren bat etxera. Ordu arte, zurrumurruz beteko da Donostia. Kinielak, apustuak... denetik egiten da Zinemaldia amaitzear dagoen ordu hauetan.

Fernando Bovaida presidente duen epaimahaia ezagututa ziur palmares logiko bat emango dutela. Hala ere, beti dago sorpresaren bat edo beste.

Palmares ofiziala jakin bitartean sari txikiagoen unea iritsi da. Duela minutu gutxi, zine kazetari eta kritikariek aukeratzen duten Feroz saria eman dute. Estreinako aldiz eman dute sari hau, eta kideen botoak zenbatu eta gero La isla mínima izan da irabazlea.

Ekitaldian, filmeko antzezlea den Raul Arevalok jaso du saria eta talde osoaren izenean eskerrak eman ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak