Donostia Zinemaldia

Amaitu da aurtengo lehiaketa

Imanol Gallego 2014ko ira. 26a, 18:03

Benicio del Toro aktorea.

Iritsi da Donostia Zinemaldiaren azken egunak, hala ere, zine jaialdiak ez du bere erritmoa moteldu. 'Vie sauvage' filmak itxi du Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketa, dudarik gabe baina, eguneko izar handia Benicio del Toro eta Josh Hutcherson antzezleak izan dira.

Vie Sauvage filmak izan du lehiaketa ixteko ohorea. Aurtengo Sail Ofiziala proposamen originalez betea egon da eta azken hau ere horrelakoa izan da. Hautsita dagoen familia baten istorioa kontatzen duen arren, bere testuingurua oso originala da.

Gurasoak hippieak ziren arren, elkarrengandik banandu eta gero, ama ohiko bizitzara bueltatuko da eta aitak ez du bere ibilbidea aldatuko. Semeak baitu eta gero, klasdestinitatean eta komunitate hippietan bizi beharko dute. Gidoia ez da txarra, baina pertsonaia gehienak oso azaletik jorratzen ditu.

Lehiaketatik kanpo eta nahiko maila baxuarekin, Isaki Lacuestak, Murieron por encima de sus posibilidades ere estreinatu du Zinemaldiaren azken txanpa honetan.

Lacuesta ez da nire zuzendari gustukoenen zerrendan sartzen eta azken lan honekin ere ez da sartuko. Umorezko film bat egin nahi izan duen arren, ikusleek ez dute apenas barre egiten eta une batzuetan adarra jotzen ari dela ematen du.

Benicio del Toro

Donostia saria "ohore handia", dela esaten hasi du prentsaurrekoa Benicio del Torok. "Lehen aldia da ibilbideagatik sari bat ematen didatela", eta gaineratu du, "Ez nuen inoiz imajinatu horrelako sari bat irabaziko nuenik". Hollywood eta Los Angelesen bere tokia lortu duen arren, han lan egitea oso zaila dela adierazi du.

Zailtasun gabe, Josh Hutcherson aktoreak itzala egin dio Del Torori. Los juegos del hambre trilogiako protagonistak nerabe pila txoratu ditu, eta egun osoa garrasi egiten eman dute aktorearen autografo, argazki edo patxo bat lortzeko. Del Torok gauean Jorge Perugorriaren eskuetatik jasoko du bere Donostia saria. 

Sebastiane saria

Gehituko bazkideek eratutako Sebastiane Sariaren Epaimahaiak, Sebastiane 2014 saria Une nouvelle amie François Ozonen filmari ematea erabaki du.

Epaimahairen ustez, Francoise Ozon zuzendariak proposatzen duen joko bategatik, "itxuraz friboloa, baina maskulinitatearen eta feminitatearen etiketa eta ereduak auzitan jartzen dituena". Epaimahaikideek goraipatua dutenez, norberaren askatasunerantz aurrerapausoak ematen laguntzen du filmak, "norberaren identitatea berresten lagunduz", argitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak