Sanmigelak 2014 EGITARAUA

Egubakoitza 26

19:00 Arrasateko ERRALDOI ETA KILIKIEN konpartsa ertaina eta txikia, eta Aretxabaletako erraldoiak eta buruhandiak, Arrasateko eta Arrasateko eta Aretxabaletako gaiteroekin batera.
21:00 KANTU AFARIA Durana kalean.

Zapatua 27

Antolatzaileek herritarrak animatu gura dituzte ikurrina balkoietan edo leihoetan jartzen eta kalera baserritar jantzita irteten.
Ondorengo guztiaz gain, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Artisautzaren eta
Nekazaritza Ekologikoaren XX. FERIA, Durana kalean.

10:00 DIANA Aretxabaletako txistulariekin.
10:00 Tril emakume taldeak (Loramendi) antolatuta, TALO TXOSNA, goizean zehar, Pagaldai tabernan.
11:30 Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK. Kaleetan zehar.
11:30 KANTUZ KALEAN. Basotxo elkarteko abesbatza kantuan ibiliko da herriko kaleetan zehar, Arrasate eta Eibarko jubilatuen elkarteetako abesbatzekin batera.
12:45 TXALAPARTA Durana kalean.
13:00 Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK, Durana kalean.
14:30 HERRI BAZKARIA. Iturrigorri frontoian.
19:00 Beinke-Loramendi dantza emanaldia, Herriko Plazan. Ondoren, Larrin dantza.
20:00 ALAIKI taldea. Herriko plazan.
00:00-03:00 Borondatezko alkoholemia kontrola. Mitarte kalean.


Domeka 28

11:00 DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin.
13:00 HERRI KIROLAK, Herriko plazan.

1. atala. Erakustaldia:
Aizkolariak (Ernesto Ezpeleta Bihurri, Jose Mari Olasagasti, Donato Larretxea eta Alex Txikon): Abiadura froga, Zutika, Esku bakarrarekin, Kolpeka.
Iparraldeko jokoak (Oskar Basatxu eta Laura Basatxu, aita-alaba arteko norgehiagoka): Lasto-jasotzea, Ingude-jasotzea, Lasto jaurtiketa, Gurdi-jokoa.
Harri-jasotzaileak (Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza): Harri desberdinekin aita-alaba arteko erronda, esku bat zein birekin.

2. atala. Norgehiagoka:
Euskal pentlatoia 2 laukoteren artean: Aizkoran, Harri-jasotzen, Trontzan, Txinga eramaten, Korrika.

3. atala. Motozerra froga

4. atala. Ikusleentzako ekintzak: trontza, txingak....
Aurkezlea: Maider Osa

16:00 XXII. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Herriko plazan.
Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie lehenengo sailkatuei.
Izena ematea: 15:15etik 15:45era, 20 euro.

19:00 KONTZERTUA Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik. Herriko Plazan.
Aurten, Katiuska zartzuela kantatuko dute, eta dantzariak ere izango dira lagun.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.