Badira urte batzuk Osakidetzak zerbitzu hori eskaintzen duela, baina ezjakintasunarengatik-edo zerbitzu horrek erabilera txikia duela gogora ekarri dute aukera hori.
Osasun txartelarekin
Hitzordua hartzeko bide hori erabili ahal izateko, Internet duen ordenagailua eta norbere osasun txartela besterik ez da behar. Hain justu ere, Osakidetzadebagoiena.org eta Osakidetza.euskadi.net webguneetan Aurretiko zita atalera jota egin daiteke hori.