Lasterketak 11 kilometro eta 800 metroko bidea izango du eta lasterketa amaitzeko ordu eta erdiko denbora emango da. Korrikalariez gain, patinatzaileek ere parte hartuko dute lasterketan eta azken horiek lasterketa hasi baino 5 minutu lehenago irtengo dira.
Lasterketan parte hartzen dutenek bidegorriko eskumako errailetik egin beharko dute eta egun horretan bidegorria erabiltzen dutenei kontuz ibiltzeko eskaera egin diete antolatzaileek, parte-hartzaileen segurtasunerako.
Izen-ematea zabalik
Izen-emateari dagokionez, www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke urriaren 10era arte. Ordaindu beharrekoa berriz, 10-12 euro bitartean: alokairuzko txipa dutenek 12 euro eta txip horia dutenek 10 euro. Txipak lasterketa egunean 15:30ean Arrasaten jaso ahal izango dituzte parte-hartzaileek.
Autobus zerbitzua
Bestalde, autobus zerbitzua egongo da Oñatitik Arrastera joateko lasterketa aurretik, baina Oñatitik Arrasatera bueltatzeko ez da zerbitzu berezirik eskainiko. Edozelan ere, autobusa erabili nahi dutenek izen-emate prezioa baino 2 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.