Arrasate-Oñati herri lasterketako izen-ematea zabalik

Imanol Beloki 2014ko ira. 24a, 13:38

Urriaren 11n izango da Antxintxiketan Kirol Elkarteak eta Arrasateko Atletismo Taldeak prestatu duten Arrasate Oñati bitarteko 31. lasterketa. 17:00etan Arrasateko Portaloitik hasitko da, eta Oñatiko Foruen enparantzan izango da helmuga. Izen-ematea zabalik dago, urriaren 10era arte.

Lasterketak 11 kilometro eta 800 metroko bidea izango du eta lasterketa amaitzeko ordu eta erdiko denbora emango da. Korrikalariez gain, patinatzaileek ere parte hartuko dute lasterketan eta azken horiek lasterketa hasi baino 5 minutu lehenago irtengo dira.

Lasterketan parte hartzen dutenek bidegorriko eskumako errailetik egin beharko dute eta egun horretan bidegorria erabiltzen dutenei kontuz ibiltzeko eskaera egin diete antolatzaileek, parte-hartzaileen segurtasunerako.

Izen-ematea zabalik

Izen-emateari dagokionez, www.kirolprobak.com webgunean eman  daiteke urriaren 10era arte. Ordaindu beharrekoa berriz, 10-12 euro bitartean: alokairuzko txipa dutenek 12 euro eta txip horia dutenek 10 euro. Txipak lasterketa egunean 15:30ean Arrasaten jaso ahal izango dituzte parte-hartzaileek.

Autobus zerbitzua

Bestalde, autobus zerbitzua egongo da Oñatitik Arrastera joateko lasterketa aurretik, baina Oñatitik Arrasatera bueltatzeko ez da zerbitzu berezirik eskainiko. Edozelan ere, autobusa erabili nahi dutenek izen-emate prezioa baino 2 euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak