Maskor preziatua lortzeko lehian egongo den lehen euskarazko filmak emozioa eta zirrara zabaldu du Zinemaldian, lehen paseak eta gero. Gaur 22:00etan izango da estreinaldi ofiziala, zuzendariekin, eta lehen kritikek ongietorri ezin eztiagoa egin diote Garaño eta Goenagaren bigarren lanari. Espektazioa ez da txikia gaurko egun handirako; sarrerarik ez da geratzen.
Asun eta Maite eder eta sentikorraren ostean jakina zen bikoteak film handi eta sakonagoa zerabilela eskuen artean. Sarean, han eta hemen, irakur daitezkeen lehen iritzien artean oraingoz Zinemaldian ikusi den filmik emozionalena dela nabarmendu dute.
Hiru emakume ditu protagonista Loreak filmak (Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru), hiru istorio gurutzatu eta igorle ezezagun batek bidalitako lore-sortak ardatz diren intriga bat.
Gaur da egun handia, euskal zinemarentzat ere.