Mizpirualdeko langileek, egoiliarrek eta senideek topaketa egin dute

Jon Berezibar 2014ko ira. 22a, 15:27

Nagusilaneko boluntarioak eta korrdinatzaileak, alkateekin, Mizpirualde egoitzan.

Bergarako eta Antzuolako boluntarioei omenaldi txiki bat ere egin zieten, egindako lanaren eskerrean. Herri bietako alkateak egon ziren Mizpirualdeko koordinatzaile, langile, egoiliar, senide eta boluntarioekin batera.

Festa giroan egin zuten zapatuko topaketa eta ez ziren falta izan trikiti doinuak eta dantza. Bergara eta Antzuolako alkateak ere izan ziren ekitaldian eta plakak banatu zizkieten bi herrietako boluntarioen koordinatzaileei.

Bergarako Nagusilanen Boluntarioen koordinatzaile, Cristina Buitzer eta Antzuolako Boluntario taldearen koordintzaile, Juanita Zabalo; Bergara eta Antzuolako alkateekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak