Eskuragarri dago sarean 2013ko 'Haur eta gazte literatura irakur gida'

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 22a, 13:37
Haur eta gazte literatura irakur gida 2013

Huheziko Haur Liburu Mintegiak kaleratu du iaz euskaraz argitaratutako 60tik gora titulu biltzen dituen gida.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak 2013an argitaratutako haur eta gazte literaturako 60tik gora titulu biltzen dituen gida kaleratu du. Yera Sanchez ilustratzailearena da azala, eta sarean dago eskuragai.

Haur eta Gazte Literaturaren inguruko 13 lagunek osatu dute aukeraketa egin duen mintegia, eta 60 liburu baino gehiago irakurri, irakurketak kontrajarri eta baloratu dituzte. Besteak beste, hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa, eta gaiari ematen zaion tratamendua hartu dituzte kontuan gida zerrendatzeko.

2001. urtean hasi ziren Huhezi fakultateko haur liburu mintegiko kideak literatura gida kaleratzen. Egitasmo honetan elkarlanean jarduten dute Debagoieneko udal liburutegietako eta ikastetxeetako ordezkariekin batera.

2013. urtean euskaraz publikatu diren argitalpenak dira gida berriaren oinarria eta orokorrean bi modutan sailkatzen dituzte irakurri dituzten lan horiek guztiak: "liburu gomendagarriak" eta "oso gomendagarriak". Azken horiei, gainera, aztertzaileek erreseina bana gehitu diete.

Gida pdf formatuan dago eskuragarri hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak