AHTaren Bergarako lotunearen bigarren zatia atera du lehiaketara Espainiako Gobernuak

Jon Berezibar 2014ko ira. 19a, 17:19

Espainiako Ministroen Kontseiluak AHTaren Bergarako lotunearen bigarren zatia lehiaketara ateratzea erabaki du. Ibilbide osoaren gune garrantzitsuetako bat da hori, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako adarren elkargunea izango baita. 2,9 kilometroko luzera du zati horrek eta 133 milioi euroko aurrekontua du.

Arrasate eta Bergara arteko Kobate inguruko zatia da lehiaketara atera dutena, Zumelegi eta Angiozarkoarekin batera Bergara eta Arrasate artean kokatzen den lotunea osatzen dutena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak