Aktoreak gehienetan adeitsuak izaten diren arren, Denzel Washingtonen adeitasunak sorpresa eragin du. 15 bat minutu eman ditu aktoreak argazkiak atera eta autografoak sinatzen. Txanda eta irribarre batekin, ikusle eta prentsa beregatzea lortu du.
Debagoindar kutsua duen gala
Jaiotzez gatzagarra den Karra Elejalde aktoreak eta Edurne Ormazabal kazetariak aurkeztuko dute Donostia Zinemaldiaren 62. edizioa inauguratzeko gala. Irailaren 19an izango da, 21:00etan, Kursaal auditoriumean. Aurtengo zinemaldiko sailak aurkezteko, Espainiako zinemako beste figura garrantzitsu batzuk izango dituzte ondoan: Maribel Verdú, Unax Ugalde, Cayetana Guillén Cuervo, Mireia Gabilondo, Eduard Fernández eta Imanol Arias.
Galan, Denzel Washington aktoreak Donostia Saria jasoko du Antoine Fuqua zuzendariaren eskutik, eta bien artean Zinemaldiari hasiera emango dion The Equalizer filma aurkeztuko dute, aktorearen eta zuzendariaren kolaborazio berria, aurrez Training Day (2002) filmean elkarlanean aritu ostean.
Ekitaldi berean, Fipresci sari nagusia ere emango dute. Kritikarien ustez, urteko film honena Richard Linklaterren Boyhood da. Proiektu berezia da oso, 12 urtetan zehar egindako filma da, eta bertan bizitza kontatzen da. Hitz gutxitak Linklater zuzendaria bizitza zine egitea lortu du.
The Equalizer
Training Day ikusi eta gero, beste gauza bat espero genuen. Istorioak abiapuntu polita dauka, mafia, neska galdu bat, gizon lasai bat... Baina apurka apurka, Antoine Fuqua zuzendariak gidoiaren sakontasuna alde batera utzi eta indarkeriaren alde egiten du. Nabari da Sail Ofizialean badago, bere aktoreagatik dela.