Pilotu asko animatu dira zapatuko Aramaioko rallysprinterako

Xabier Urtzelai 2014ko ira. 18a, 15:23
Artxibo erretratuan, BMW autoa Aramaioko hasierako zatian | j.arantzabal

Akaso izango da aurtengo egutegiko azken rallysprinta delako –Zeberiokoa lur gainekoa da, eta Marurikoa bertan behera geratu da– ala Aramaioko lasterketak pilotuen artean harrera ona daukalako. Kontua da 69 lagunek eman dutela izena Azpikoracing taldeko lagunek antolatzen duten lasterketarako (iaz 47 izan ziren), eta kopuru polita da hori. 

Lasterketa 15:00etan hasiko dute –14:00etan itxiko dute errepidea– azken urteotako ibilbide berdinean (7,8 kilometroko tramua da), eta guztira hiru txanda izango ditu probak (23,4 kilometro). Hala, lasterketa Euskadiko rallysprint txapelketarako puntuagarria da, eta baita Formula Libre Koparako, eta Abarth Koparako ere. 

Iaz Antxustegi eta Urresti 

Hamaika taldeko Gorka Antxustegi pilotuak eta Xabat Urresti kopilotuak irabazi zuten iaz Aramaioko lasterketa, Peugeot 205 autoaz. Berez, hiru tramuak osatzen azkarrenak Iker Gayoso eta Diego Fernandez izan ziren, baina epaileek lasterketatik kanpo utzi zituzten euren Mitsubishiak ez zituelako homologazio arauak betetzen. Hori horrela, hasierako bi txandatan bigarren denbora onena egindako markinarrek irabazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak