Nazioarteko artzain zakurren txapelketa jokatuko dute domekan Oñatin

Jon Berezibar 2014ko irailaren 16a

Urtero bezala, aurten 55. aldia, Santa Lutzia zelaian izango da txapelketa 10:30ean. 13 parte-hartzaile egongo dira, guztiak nazioarteko txapeldunak. Guretik Arabako txapeldun den Fernando Etxebarria aramaioarra izango da bertan, Argi haren zakurrarekin.

Euskal Herriko txapelketetako irabazle eta sailkatuekin batera Herrialde Kataluniarretako eta Frantziako ordezkariak ere egongo dira domekan Santa Lutzia zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak