Ostikolariak, hastera doa liga!

Xabier Urtzelai 2014ko ira. 12a, 09:00

Aurre-denboraldian hartutako lau irudi, talde bakoitzeko ordezkari bana. | Imanol Soriano eta Josetxo Arantzabal

Amaitu dira probak, amaitu dira udako torneo eta lagunartekoak. Asteburuan ohorezko erregional mailan liga txapelketa hasiko dute, eta maiatza bitartean taldeek 34 jardunaldi izango dituzte duten onena erakusteko. Hala, Aretxabaletak, Aloña Mendik eta Bergarak etxean jokatuko dute, eta Antzuolak etxetik kanpora egingo du estreinaldia, Ordizian. Bestalde, Gotzon Urzelairen Mondrak astebete gehiago erregional preferentean denboraldia prestatzeko. 

Urtero moduan, aurpegi berri asko izango ditugu bailarako taldeetan, bai jokalarien artean, eta baita aulkietan ere. Gorka Vallek (Aretxabaleta) ondo irabazi zuen iaz taldean jarraitzeko eskubidea: "Iaz izandako bolada onari jarraipena eman nahi diogu".  Vallek eta haren lantaldeak gozatu galanta hartu zuen iaz Aretxabaletak izan zuen bolada ikusgarriaz, eta orain beste pauso bat eman nahi dute aurrera.

 Kontrara, Aitor Arratek (Bergara) iaz egindakoa hobetu nahi du: "Ez dugu horrenbeste sufritu nahi, hori izango da aurtengo helburuetako bat", adierazi diote Goienari, udako torneoetan. Aurpegi berriak, ostera, Antzuolan eta Oñatin izango dituzte. Jon Muruamendiaraz aspaldiko ezaguna da gurean, Mondrako jokalari moduan lehenengo, eta entrenatzaile gero. Eta orain Antzuola zuzentzeko ardura hartu du Arrasatekoak, alegia, kategoria berrian egingo duten bigarren urtean taldea egonkortzeko ardura hartu du: "Taldeak lanerako erakutsi duen jarreraz oso pozik nago", adierazi dio Goienari. Seguru, aurten ere etxeko puntuei tinko eusten ahaleginduko direla Estalan. 

Liga hasteko irrikan dagoena Igor Serrano da, Aloña Mendiko entrenatzaile berria. Jose Luis Agirreren omenezkoa baliatu genuen Idiazabalgoaz berba egiteko. Iritsi berria da Azkoagainera, baina Oñatira etortzeko erabakia lehenagotik hartua zuen, eta horri esker azken hilabeteetan gertutik jarraitu ahal izan ditu txantxikuak: "Hainbat beteranok taldea utzi dute, baina gazte mailako jokalariek erakutsitako mailarekin oso pozik nago, eurek beteko dute hutsune hori".

Hala, Bergarak Zarautzen kontra jokatuko du zapatuan (17:00), eta domekan, ostera, Aretxabaletak Touring hartuko du (16:30), eta Aloña Mendik Martuteneren bisita izango du (16:30). Antzuolak, ostera, Ordizian jokatuko du zapatuan (16:30) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak