Sare herritarren sareak presoen sakabanatzearekin amaitzeko eskatuko du irailaren 20ko Bilboko ekitaldian. Miribillako Bilbao Arenan izango da eta "25 urtez euskal preso politikoei aplikatu zaien sakabanaketak egunak zenbatuak" dituela iragarri dute aurkezpen agerraldian. Diote "norbanakotik abiatuta, helburu komun berdinera gure ekarpen alea gehitzen badugu", "salbuespen neurri" horrekin amaituko dela.
Autobusak
- Arrasate: 16:30ean irtengo da Garibaitik. Tiketak Taupa eta Iratin eros daitezke.
- Bergara: 16:00etan irtengo da. Tiketak ohiko lekuetan daude salgai.
- Oñati: Arrano eta Oñati tabernetan salgai.
- Antzuola: 16:00etan Gaztetxe paretik irtengo da eta apuntatzeko zerrendak Gaztetxean eta Arin tabernan daude.