Zumaiako triatloian, bailarakoak aurrean

Xabier Urtzelai 2014ko irailaren 9a

Mikel Muxika, ezkerrean, podiumeko bigarren postuan.

Joan den asteburuan egin zuten Zumaian sprint modalitateko Euskadiko Triatloi Txapelketa, eta bailarako ordezkariek lan aipagarria egin zuten. Gizonezkoetan Jon Unanue izan zen onena, eta Bergarako Mikel Muxika sailkatu zen bigarren, Euskadiko azpitxapeldun, horrenbestez. Bergarakoaz batera debagoiendar gehiago ere izan ziren lehian, tartean Mikel Ugarte oñatiarrak 5. postua lortu zuen, eta aldi berean, 23 urtez azpikoen artean atleta azkarrena izan zen. Taldeka, berriz, Antxintxika Servimasa bigarren sailkatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak