Maiatzean jakinarazi zuen egungo errektore Josu Zabalak MU-ko errektore izateari laga egingo ziola. Unibertsitateak gaur jakinaraziko du haren ardura Vicente Atxak hartuko duela eta urtarriletik aurrera izango dela hori.
Bixente Atxa (Oñati, 1966) Eskola Politeknikoaren zuzendaria da gaur egun. Elektronikako goi-mailako ingeniaria da eta doktore Erresuma Batuko Staffordshire Unibertsitatean.