Lehenengo biak langabeei zuzenduta daude. Ikastaroek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza dute eta debagoiendarrei zuzenduta daude, horregatik eskatzen da eskualdean erroldatuta egotea eta, bestalde, atzerritarrei dagokienez, lan-baimena indarrean edukitzea.
Energia eta elektrizitateari buruzkoa 100 ordukoa izango da eta urri eta azaro artean emango da. Goizez edo arratsaldez emango da. Hamabost lagunendako tokia dago eta izen-ematea zabalik dago irailaren 19ra arte. Elektrizitatearen oinarriak, instalazio elektrikoak, argiteriazkoak, energia berriztagarriak… landuko dira, besteak beste.
Smart City ikastaroa 90 ordukoa da eta irailaren 17tik urriaren 19era arte emango da goizez, egunero. Izen-ematea zabalik dago eta irailaren 12an itxiko da. Hamabi lagunendako tokia dago. Besteak beste, aplikazio informatiko zerbitzuen kudeaketa eta energiaren eraginkortasuna landuko dituzte.
Ni Ekintzaile
Turismoa, aisialdia eta zerbitzu osagarriak landuko dituena urriaren 13tik azaroaren 20ra bitartean egingo da. Matrikula doan da eta irailaren 8tik 30era arte egongo da zabalik, biak barne. Ekintzailetza tailerrak eta bisita teknikoak egingo dituzte. Informazio gehiago Mankomunitatean, 943 79 30 90 telefonoan edo www.debagoiena.com-en.
Uztailean beste ikastaro batzuk eskaini zituen Mankomunitateak. Bost tailerretan 75 lagunek hartu zuten parte.