Arrasateri dagokionez, 35 bat saltokik hartu zuten parte. Erdigunekoek denda aurrera atera zituzten salgaiak; erdigunetik kanpokoak, berriz, Biteri plazan egokitutako karpan jarri zuten saltokia. Galdetutako dendariak pozik zeuden herritarren erantzunarekin: "Eguraldi ona eginda uste genuen igual jendea kanpora joango zela, baina ez, jendea ibili da eta saldu dugu".
Bergaran ere erantzun ona
Bergararen kasuan, denda aurrean baino, Seminarioko karpan egokitu dituzte dendariek aurten lehenengoz saltokiak. 17 bat dendak hartu dute parte eta han ere pozik zeuden. "Goizean jende nahikotxo ibili da, eguerdian moteldu egin da, baina arratsaldean berriz ere animatuago egon da azoka", azaldu zuen saltzaile batek baino gehiagok.