"Guretako ametsa zen txalaparta Udalatxen jotzea eta egi bihurtu da; konpartitua, gainera"

Monika Belastegi Aranzabal 2014ko irailaren 6a

Udalatxeko gailurrean txalapartariek oholak indartsu kolpatu dituzte. Argazkia: Aitzol Gandiaga.

Txalapartaren taulak, makilak eta jatekoa lepoan hartuta, 60 bat lagun izan dira goizean Arrasateko Ttakun taldeak antolatutako Udalatxparta ekitaldian. Paraje ezin ederragora, Udalatxera igo dira eta gailurrean jo  dute txalaparta; baita alboka eta panderoa ere, bertsoek hutsik egin barik.

Gorka Zubizarreta Ttakun taldeko kideetako batek esandakoaren arabera, ametsa egi bihurtu dute goizean: "Ekitaldia uste baino hobeto atera da. Sare sozialetan asko hedatu da deialdia eta Arrasateko jendeaz gain, Bergara eta Aretxabaletatik ere etorri dira. Taldearendako ametsa zen Udalatxen jotzea eta egi bihurtu da; konpartitua, gainera", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak