Mondragon taldeak kaleratu duen oharrean azaltzen denez, 2013a urte gogorra izan da. Espainiako kontsumoaren atonia, BPGaren jaitsiera, eta Fagor Etxetresnen jarduera etetea aipatu ditu taldeak zailtasun nagusi gisa. Hori dela eta, kooperatibek, iazko ekitaldian, aurreko urtearekin alderatuta, %2ko jaitsiera izan zuen salmentak 11.582 milioi eurokoak izan ziren.
Kooperatibatik azpimarratu dutenez, nazioartekotzekoa apustua "estrategiko eta erabakigarria" izan dela 2013ko bilakaeran. Industri arloak salmenta guztien %71,1 egin zituen nazioarteko salmentetan (3.411 milioi euro). Salmentak ez ezik, kooperatibek atzerrian duten presentzia nabarmen areagotu zuten, 17 ezarpen berri egin baitzituzten –dagoeneko 122 dira–, Txina, India, Brasil, Mexiko, AEB eta Saudi Arabia bezalako herrialdeetan. Azken lantegi hauekin, kooperatiben multzoak 11.000 pertsona inguru enplegatzen ditu jada atzerrian.
Berrikuntzaren garrantzia
Nazioarteko jarduerak markatutako ekitaldiari kooperatibek berrikuntzaren alde egindako ahaleginak gehitu behar zaizkio. I+G+B atalarekin dagoen konpromisoa 136 milioi eurora igo zen, %8,5 balio erantsiarekiko. Korporazioak 15 erakunde elkartzen dituen zentro teknologiko eta I+G unitateen sare bat dauka, eta esklusiboki I+G gaietan diharduten 1.700 pertsona enplegatzen ditu. Horrez gain, kooperatiben multzoak asmakuntzako 467 patente familia ditu, eta horiekin 2013an 628 milioi fakturatu ziren produktu eta zerbitzu berrietan.
Korporazioaren zifra globalei erreparatuta, termino homogeneoetan, adierazi behar da salmentetan 11.582 milioi euro lortu zirela, %2ko uzkurdurarekin 2012arekiko, batez ere barne merkatuaren atoniaren ondorioz, nahiz eta hori nazioarteko salmenten hazkundearekin konpentsatu den (%6,7). Ebitda 2013an 1.272 milioi eurora iritsi zen, aurreko urtean baino %3,6 gutxiago, baina %10,9ko zifra sendoa erakutsiz salmenta zifra totalarekiko.