San Martin jaiak ate joka daude, eta bertako danborradako entseguak martitzenean eta eguaztenean egingo dira. Hain zuzen ere, umeek 19:00etan hasiko dituzte entseguak –4 urtetik gorako neska-mutikoek har dezakete parte– eta nagusiek, aldiz, 20:00etan, Seminarioko karpan. Danborra lotu ahal izateko gerrikoa eroatea beharrezkoa da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.