Otsailetik aurrera eskatutako kontziliaziorako diru-laguntzek ezezkoa jasoko dute, aurrekontua agortuta dagoela argudiatuta. Horrela eman du jakitera Jaurlaritzak
17,3 milioi euro zeuden aurtengo aurrekontuetan kontziliazioa laguntzeko eta diru hori urtarrilean eta otsailean eskatutako laguntzekin amaituko da.
Gaixo dauden senideengatik lan-utzialdia edo lanaldia murriztuta ikusi duten langileei dagokien laguntzarako amaitu da kreditua, baita seme-alabak zaintzeko kontrataziorako ere.
Josu Erkoreka bozeramaileak iragarri du Jaurlaritzak gogoeta hasiko duela familien laguntzei buruz. Azaldu duenez asmoa da "kasu handiagoa" egitea lana eta familia uztartzeko laguntzei, umea jaiotzeagatik ematen dituztenei baino.
Erabakiak eragin zuzena izango da hainbat eta hainbat familiatan. Herritarren iritziak jaso ditugu Bergaran.