Langabeziak gora abuztuan ere

Maialen Torres 2014ko ira. 2a, 13:26

Apiriletik beheranzko joera agertu arren, uztailean bezalaxe, abuztuan ere langabeziak gora egin du Debagoienan. Joan den hilean baino 85 langabe gehiago daude erregistratuta orain, 3.724 guztira.

Langabezia tasarik altuena Arrasatek du, 1.638 langaberekin, eta baxuena, berriz, Leintz-Gatzagak, 12 langaberekin. Debagoieneko herri gehienetan egin du gora langabezia tasak, Antzuolan eta Elgetan izan ezik. Horietan beherakada txiki bat izan da, baina, guztira, ez du aldaketa handirik suposatzen langabe kopuruan.

Hego Euskal Herriari begiratuta, uztailean baino 1.250 pertsona gehiago daude lanik gabe, eta langabe gehien Bizkaiak dituen arren, azken hilabetean Gipuzkoan igo da gehien langabezia. Espainiar estatuan ere, azken sei hilabeteetako beherakadaren ondoren, gora egin du berriz tasak.

Hemen, abuztuko datuak:

  • Arrasate: 1.638 (%15,81)
  • Bergara: 841 (%11,99)
  • Oñati: 481 (%9,17)
  • Aretxabaleta: 340 (%10,06)
  • Eskoriatza: 255 (%12,52)
  • Antzuola: 101 (%9,26)
  • Elgeta: 56 (%10,33)
  • Leintz Gatzaga: 12 (%8,89)
  • DEBAGOIENA: 3.724 (% 12,49)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak