Bihar, zapatua, Mojategin izango ditugu Bergara, Elorrio eta Mondra, hiruko torneoa jokatzen. 16:30ean hasiko dituzte partiduak, eta lehenengoan Elorriok eta Bergarak neurtuko dituzte indarrak; ondoren etorriko da Mondraren eta Elorrioren artekoa (17:30), eta azkenik, Mondrak eta Bergarak jokatuko dute (sarrera 3 euro, eta zaleek talde zuri-moreko bazkide egiteko aukera izango dute).
Oñatin, Aloña Mendi eta Laudio
Joan den astean bailarako talde gehientsuenak Bergara Hiria torneoan ikusi genituen. Oñatiarrek, ostera, Bakioren kontra jokatu zuten (2-2), eta aste barruan ere Soraluzeren kontra jokatu dute. Hala, bihar, zapatua, Oñatiko mutilek Jose Luis Agirreren omenezkoa jokatuko dute, Laudioren kontra (17:00).