Ordaindukoek kanpaldia egingo dute Arimazubin zuzeneko negoziazioa eskatzeko

Jon Berezibar 2014ko ira. 2a, 09:37
Ordaindukoek otsailean korporazioaren egoitzara egindako manifestazioko irudia.

Ordaindu plataformak agerraldi gehiago iragarri ditu irailerako. Hasteko, eguenean Laboral Kutxako bulegoetara manifestazioa egingo dute (18:30ean, Zaldibartik). Irailean ere kanpaldia egingo dute Arimazubin eta hilaren 19ra arte egongo dira bertan korporazioarekin zuzeneko negoziazioa eskatzeko.

Mobilizazio eta agerraldiei helduko diete atzera ere Oradaindu kaltetuen plataformako kideek irailean. Oraingo astean, eguenean, manifestazioa egingo dute Laboral Kutxaren bulegoetara. 18:30ean irtengo dira Zaldibartik eta Korporazioari eta Fagorri eskatuko diote "iruzur bidez" borondatezko ekarpenetan, merkataritza maileguetan eta kapital sozialean "zor" dietena itzul diezaieten.

Iraileko ekitaldi nagusia, baina, hilaren 8tik 19ra bitartean egingo duten kanpaldia da. Ia bi astez Arimazubin – Korporazioaren Egoitza Nagusiaren azpian – egongo dira plataformako kideak 09:00etatik 17:00etara. Korporazioari zuzeneko negoziazioa eskatuko diote horrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak