Ane Miren Alberdi aske utzi zuten abuztuan, zigorra beteta

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 1a, 08:35

Ane Miren Alberdi, Bergarara iritsi zen unean.

Alberdik ia 40 urte egin ditu etxetik kanpo, erbestean lehenengo eta kartzelan gero.

Ane Miren Alberdi abuztuaren 6an askatu zuten, Frantzian zigorra bete ostean. Rennes-ko kartzelatik irten eta Madrilgo Barajas aireportura eraman zuten, han libre geratu zelarik.

Frantziako poliziak 2003an atxilotu zuen Akizen, Carlos Saiz de Egilaz eta Cristina Goirizelaiarekin batera. Hamabost urteko espetxe zigorra jarri zioten; gutxienez zigorraren bi heren betetzera behartu eta Frantziako Estatura itzultzeko debekua ezarriz.

40 urte etxetik kanpo

Alberdik ia 40 urte egin ditu etxetik kanpo, erbestean lehenengo eta kartzelan gero. Lagun eta senideek harrera beroa egin zioten aske geratu zen egunean bertan, Bergarara iritsi zenean.  Artatse elkartean egin zioten ongi-etorria, luntx batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak