Munibe plazan ipini du Ramon Arantzabalek erakusketa berria: 'Erritmoak'

Jon Berezibar 2014ko abu. 31a, 11:20

Obretako hesietan kokatu ditu lanak, plaza inguratuz, ordena zehatz barik, eta erakusketari beste astebete eustea da haren asmoa, betiere, eguraldiaren mende. Mugimendua iradoki gura du, kolore bizi eta indartsuekin.

Ramon Arantzabal margolariak bere lanen bigarren egoitza bilakatu du ia Munibe plaza. Han bertan du hark estudioa eta lehenago ere bertan Gau magikoak Munibe plazan performance-a egindakoa da 2011an. Inguru paregabetzat jotzen du artistak plaza, "herriko eraikinik garrantzitsuenen artean" kokatua, eta oraingoan bere sortarik berriena erakusteko erabili du lekua: Erritmoak. Bereizgarri dituen kolore bizi eta musikalak dira berriz ere protagonista serie berrian baina oraingoan, azaltzen duenez, "marmoken mugimendu dardarti eta etengabea" du inspirazio iturri, uhin formak eta mugimendua iradokiz. Margo guztietan bereizgarri diren lerroen eta koloreen bitartez ezartzen den erritmo ia musikala da serie berriaren ezaugarri bistakoena, "margoaren poro bakoitzak mugimendua iradokitzea" bilatzen duelako. Obretako hesietan kokatu ditu lanak, plaza inguratuz, ordena zehatz barik, eta erakusketari beste astebete eustea da haren asmoa, betiere, eguraldiaren mende.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak