Arrikrutzeko toki ezkutuago batzuk ezagutzeko aukera izan dute gaur goizean Arrikrutz sistema karstikoan barneratu diren 26 lagunek. 15 kilometrotako barrunbean barrena, ohiko ibilbidetik atera eta abenturan barneratu dira horiek. Hiru ordu inguruko ibilbidean, estalaktitak eta estalagmitak, haitzuloko txoko ezkutuak eta hango bizitza –historiaurrekoa eta gaur egunekoa–, ezagutzeko modua izan dute. Ausart ibili dira neska-mutikoak, gora eta behera, lurrazpiko mundu misteriotsuan.