Arrasateko eta Bergarako Erraldoi eta Buruhandien konpartsak omendu dituzte aurtengo Bilboko Aste Nagusian, Euskal Herriko beste konpartsa batzuekin batera. Aurten 25 urte bete dira Bilboko jaietan bilkura antolatzen dutela Bilboko Erraldoi eta Buruhandien konpartsek eta horregatik omendu dituzte Debagoienekoak ere. Jaietako azken egunean, domekan, izan zen aitortza ekitaldia. Bilboko baldosa bana jaso zituzten konpartsen ordezkariek, tartean, argazkian ageri den Gotzon Arzelusek, Bergarakoen izenean. Itziar Urtasun Bilboko festetako zinegotziak banatu zituen oroigarriak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.