Loiuko aireportuan agurtuko dira euskal familiak eta Ukrainiatik uda pasatzera Euskal Herrira etorri diren umeak. Horietako 16, baina, lehenengo aldiz etorri dira eta aukera izango dute aurtengo esperientzia datozen urteetan ere errepikatzeko. Beste 15, aldiz, adin nagusitasunera iritsi dira eta ezingo dute Chernobil elkarteko harrera programan parte hartzen jarraitu.
Chernobil elkarteak jakitera eman duenez, datozen asteetan familia berriak lortzeko lanean hasiko da. Lehentasuna, Ukrainian geratu behar izan ziren 12 kasu larriendako familia lortzea izango dela nabarmendu du. Bestalde, umeekin batera joango den boluntario taldeak programan parte har dezaketen ehun haur inguru bisitatuko ditu.