Turismoak Gipuzkoan gora egin du uztailean, urteko joera ona konfirmatuz

Imanol Gallego 2014ko abu. 20a, 18:45

Bailarara ere turista asko gerturatzen da.

Gipuzkoako turismoak datu positiboak eman ditu uztailean, eta orain arte ikusi denarekin, badirudi historian jaso dituen datu turistiko hoberenak izango dituela Gipuzkoak 2014ko urtean.

Uztaileko datu on horiek atzerriko turistei esker eman dira, batez ere turista frantses, britainiar, eskandinaviar eta estatubatuarrei esker. Gainera, beti bezala, uztailean australiar turista asko ibili da.

Garrantzitsua da, bestalde, guregana etorri diren turisten egonaldia luzeagoa izan dela Gipuzkoan, arlo horretan emaitza hoberenak jaso dituen euskal lurraldea izan baita.

"Datu horiek guztiak animatzen gaituzte, alde batetik, lan egiten jarraitzera, bai gure destinoa kanpoan promozionatzen, estatu mailako turistez eta ondoko lurraldeetakoez ahaztu gabe, eta, bestetik, gure lurraldean dugun eskaintza turistiko osoa baloratzen, kostaldekoa eta barrualdekoa", azpimarratu du Iker Ruiz de Egino Turismoko zuzendariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak