Zapatuan zabalduko dute AP1eko Lesarriko tunela

Zirkulazio bikoitza iragartzen duen seinalea, Bergaran.

AP1 autobidea normaltasunera bueltatuko da asteburuan. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du zapatuan, 08:00etarako zabaldu egingo dutela Lesarriko tunela. Joan den domekatik itxita egon da tunel hori, lurjausi baten ondorioz.

Diputazioak jakinarazitakoaren arabera, "lurrari eusteko soluzio teknikoa zehaztu ondoren, langileak ari dira bertan lanean etengabe" eta aurreikusi dute guztia bukatzeko moduan izango dutela, esandako moduan, zapaturako.

Luizia, berriz, joan den domekan, abuztuaren 10ean gertatu zen, Gasteiz-Eibar noranzkoan.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.