Ikasturte hasiera zehaztuta du Humanitate eta Zientzien fakultateak

Ikasleak Mondragon Unibertsitatean.

Oporretan egon arren, Mondragon Unibertsitateak finkatuta du 2014-2015 ikasturte hasiera Humanitate eta Zientzien fakultatean. Labur esanda, irailean graduak eta unibertsitate masterrak hasiko dira eta aditu tituluak, urrian. Horien artean, Euskal Kultur Transmisioaren aditu titulua, Euskal Herriko pertsona entzutetsu ugarik emango dutena, tartean Joseba Sarrionandiak.

Irailean hasiko diren graduak eta unibertsitate masterrei dagokienez, horiek ere ordu eta egun desberdinetan hasiko dira.

Honako hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA GRADUAK

  • 1. mailako ikasleak (eta 1. mailako ikasle errepikatzaileak). Hasiera: irailaren 15ean, astelehena, 14:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 2. eta 3. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 22an, astelehena, 08:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 8an, astelehena, 14:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA GRADUA

  • 1., 3. eta 4. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 15ean, astelehena, 08:30etan. Tokia: Aretxabaletako campusa.
  • 2. mailako ikasleak. Hasiera: irailaren 15ean, astelehena, 14:00etan. Tokia: Aretxabaletako campusa.

UNIBERTSITATE MASTERRAK

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle moduan jarduteko gaitzen duen unibertsitate masterra. Hasiera: irailaren 29an, astelehena, 16:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.
  • Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra. Hasiera: irailaren 29an, astelehena. Tokia: Online.
  • Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan unibertsitate masterra. Hasiera: irailaren 29an, astelehena. Tokia: Online.

ADITU TITULUAK

  • Komunikazio erakundeetan aditu titulua: Hasiera: urriaren 2a, eguena, 15:00etan. Tokia: Bilbao Berrikuntza Faktoria, Bilbo.
  • Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua. Hasiera: urriaren 18an, zapatua, 09:00etan. Tokia: Eskoriatzako campusa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.