Miguel Pajares hil egin da

Ubane Madera 2014ko abuztuaren 12a

Ezkerrean azaltzen dena zen Miguel Pajares.

Madrilgo Carlos III. ospitalean hil egin da Miguel Pajares misiolaria, Monroviako San Jose ospitaletik joan den astean espainiartatu zutena. Pajares Arrasateko San Juan de Dios kongregazioko kidea zen, eta harreman estua zuen Arrasateko ospitaleko langileekin, baita Aita Menniko gaur egungo zuzendari Mikel Tellaetxerekin ere.

Zigilatu eta erre egingo dute Pajaresen gorpua, ebolaren kutsateko arriskua saiheste aldera. 75 urte zituen, eta joan den abuztuaren 4az geroztik isolatuta zegoen ebolaz kutsatuta zegoelako. San Jose ospitaleko lau langile hil dira dagoeneko gaixotasun horrek kutsatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak