Zapatu goizaldean hil zen ebolaz kutsatutako ahizpa

Ubane Madera 2014ko abuztuaren 11

Chantal Pascaline ebolaz kutsatuta Monroviako San Jose ospitalean zegoen moja zapatu goizaldean hil egin zen. Miguel Pajares abadea espainiartu zutenean hura ere espainiartzeko eskaerari uko egin zion Espainiako gobernuak, Pascalinek ez zuelako Espainiako pasaporterik. Ahizpa hura Arrasaten izan zen, iaz.

Hain justu, Jose Maria Chavarrirekin, San Juan de Dios ospitaleko Erizaintza Zuzendariarekin izan zen Arrasaten Pascaline. Madrilen izandako kongresua baliatuta etorri zen hura Debagoienera, San Juan de Dios kongregazioko anaiari bisita egitera.

Bestalde, Mikel Tellaetxerekin, gaur egungo Aita Menniko Arrasateko zentroko zuzendariarekin ere harreman zuzena izan zuen, biek elkarrekin lan egin zuten-eta, Monroviako San Jose ospitalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak