Hain justu ere, Bergaratik Eibarko noranzkoan norabide bakoitzeko errei bakarra dute momentuz, ibilgailuek. Edozelan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako informazioaren arabera, une honetan bertan, Diputazioko teknikariak lurjausiaren egoera aztertzen dabiltza, ahalik eta lasterren konponbidea eman guran.
Lurjausia Lesarriko tunel barruan gertatu zen, zapatuan, abuztuaren 9an. Oraindik ez dituzte gertakariaren arrazoiak argitu.