Urrezko Zeledoiak Andra Mari Zuriari egindako eskaintzan

Ubane Madera 2014ko abu. 7a, 09:21

Urrezko Zeledoiak San Migel elizan.

San Migel elizan eskaintza egin diote Gasteizko Andre Mari Zuriari Josemari Velez de Mendizabalek eta Asun Gorospek, irailean aurtengo Urrezko Zeledoi izendatuko dituztenak. Aramaio-Arrasateko historiagileak bertso eran egin dio eskaintza Ama Birjinari (barruan). Argazkian, beste hainbat Urrezko Zeledoirekin azaltzen dira Gorospe eta Velez de Mendizabal. Argazkiko abadea San Bizente elizako parrokoa da (Andre Mari Zuriaren plazako eliza), eta hura ere aramaioarra da: Rafa Mendialdua.

Ama zera-ta Gasteizen alde
zuk zer egingo ez dezu!
Zure aurrera etorri gera
zintzoki eta umiltsu.
Zure ohorezko jai hauetan
gorde gaitzazu osasuntsu.
Alai ditzagun kale kantoiak
dantza ta kanta gogotsu,
gora gasteiztar guztien Ama
ta Zaindaria zaren zu (bis)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak