Urrezko Zeledoi "lanak" egiten, Gasteizko jaietan

Ubane Madera 2014ko abuztuaren 5a

Josemari Velez de Mendizabal eta Asun Gorospe, Gasteizko jaietan.

Irailean Gasteizen Urrezko Zeledoi izendatuko duten Josemari Velez de Mendizabal historiagilea bertako Andra Maria Zuriaren jaietan dabil egunotan, "kargu" berriak eskatzen dizkion eginbeharrak betetzen. Argazkiak erakusten duen moduan, txupinazora gonbidatu dute, esaterako, Urrezko Zeledoi izango den Asun Gorosperekin batera. Edozelan ere, Aramaio-Arrasateko historiagileak bihar (eguaztena) du egun berezia.

Hain justu, eguerdian eskaintza egin behar dio Andra Mari Zuriari San Miguel elizan, eta eskaintza ezohikoa egingo dio, bertsoa erabiliko du-eta horretarako, "bertso bakar eta apaltxo bat", bere esanetan. "Eta horrekin bukatuko dut jaietako gure egitarau ofiziala", gaineratu du.

Gero, irailean du egun handia Velez de Mendizabalek. Irailaren 26an izendatuko dute-eta, Urrezko Zeledoi. Arabaren inguruan egin izan duen dibulgazio lana hartu du aintzat fundazioak saria berari emateko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak