Fracking-aren kontrako hitzordua, San Inazio egunez, Urbian

Ubane Madera 2014ko uzt. 31a, 08:00
Fracking-aren kontrako sinadura bilketa, Debagoienean.

Uztailaren 31k San Inazio eguna dakar, bestela esanda, Urbiako jaia ere bada egun horretan. Bada, Debagoieneko Fracking Ez taldeak deialdi berezia egin du egun horri begira: Urbiara bertara joango dira sinadurak batzera zein "argazki erraldoia" egitera.

Arrazoia da orain dela bi urte, Araban eta Bizkaian ekintza bat egiten hasi zirela herrialde bietako Fracking Ez plataformak. Bi herrialdeen arteko muga egiten duen eta enblematikoa den Gorbeiako tontorrera eramatea fracking-aren kontrako aldarrikapena. Emaitza oso onarekin, gainera, jende ugari erakarri duelako ekimenak.

Bada hori kontuan hartuta, eta batez ere, fracking-aren kontrako mugimenduak Gipuzkoan hartzen dabilen indarra aintzat hartuta, erabaki dute hori berori egitea gipuzkoarrendako mendi kuttun-kuttuna den Urbian.

Debagoienean, 4.000 sinadura

Pentsatu eta egin. Eguerdirako egin dute hitzordua, bertako fondan sinadurak batzeko. Horren harira, gainera, adierazi dute fracking-aren kontrako herri ekimen legegilea Legebiltzarrean tramitatu ahal izateko beharrezko diren 30.000 sinaduratik gora batu dituztela dagoeneko; horietatik 4.000, Debagoienean. Baina hala ere, gehiago batzen segitzea komeni dela, aldarrikapenari indarra emateko.

Sinadura bilketaren arrakastaz gainera, jakinarazi dute Gipuzkoan eta Debagoienean informazio zabaldu ahala, jendea harrituta geratzen dela zela ote den posible halako zerbait egin gura izatea, eta horren eraginez, lan-talde ugari sortu dela; hala ere, azpimarratu dute oraindik lekua badagoela lan-taldeotan, eta gonbitea ere egin dute kide izatera.

Hain zuzen, datozen asteotan hiru erronka nagusi ditu Debagoieneko Fracking Ez taldeak: sinadurak batu; lan-taldeak sendotu eta udaletxeetan fracking-aren kontrako mozioak aurkeztu. Izan ere, taldeko kideek esandako moduan, "fracking-aren kontrako borroka hasi besterik ez da egin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak