Indarkeria matxistaren kontrako agerraldia

Ubane Madera 2014ko uzt. 30a, 11:32

Aretxabaletako alkatea eta beste, elkarretaratzean.

Aretxabaletako Udalak deituta, agerraldia egin dute bertako Herriko Plazan, "indarkeria matxistaren ondorioz emakume baten aurkako erasoa salatzeko".

Joan den astean gertatu zen ustezko eraso hori, Aretxabaletako gizon batek bere emazte-ohiari eragindakoa, azken hura Coprecin lanean ari zela, gaueko txandan. Bikotearekiko urruntze-agindua ezarrita izan zuen gizonak, baina iaz bukatu zitzaiola jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Ihes eginda

Hain justu eta Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa zabalik dago oraindik, eta ustezko erasotzailearen bila jarraitzen du Ertzaintzak, ihes eginda dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak