Fagor Etxetresna Elektrikoendako CNAren industria plana

Ubane Madera 2014ko uzt. 29a, 19:08

Fagor Etxetresnen negozioaren dibisio guztiak barnean hartzen ditu CNA Group-en eskaintzak: lerro zurikoak (egosketa, garbiketa, hontzi-garbiketa eta hozkailuak); etxetresna elektriko txikiak eta Konforta (galdarak eta ur-berogailu elektrikoak eta gasezkoak, Bergaran eta Basaurin egiteko).

Industria planak hiru fase izango ditu:

Lehenengoan makineria, instalazioak eta langileak berregokitu egingo dituzte.

Horniketa iraunkorra

Bigarrenean aukeratutako eredu guztiak produzituko dira eta merkatu nazional nahiz internazionalean horniketa iraunkorra bermatuko duen maila onargarri batean posizionatuko da.

Lehen bi faseok jardueraren lehen hilabetean gauzatu gura dituzte.

Eta azkeneko fasean Fagorreko ingeniariek produktu eta diseinu berriak garatuko dituzte, gero horiek ekoizteko eta Estatuan nahiz munduan merkaturatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak