Fagor, Edesa, Aspes eta Splendid markak erabiliko ditu CNAk

Ubane Madera 2014ko uzt. 29a, 18:58
Fagor marka.

Produktuak merkaturatzeko orduan Fagor, Edesa, Aspes eta Splendid markak erabiliko ditu CNA Taldeak, bereak dituen Cata, Nodor eta Apelson markekin batera (hortik datorkio, hain justu, CNA izena). Fagor Taldearekin hitzartu du hori talde kataluniarrak, 30 urterako hitzartu ere. 

Horren truke, gure eskualdean lanpostu kopuru gutxieneko bat mantendu beharko du CNA Taldeak derrigorrez urte horietan guztietan, Fagor Taldearekin hitzartutakoaren arabera, "negozio dibisio bakoitzeko 150-250 langile", lerro zurian, etxetresna elektriko txikietan eta Confort lerroan, hain zuzen. Eta gainera, %1-%2ren arteko ordainketa egin beharko dio Fagorri royaltiengatik.

Edozelan ere, lanpostu kopuru altua mantenduz gero, ez lituzke royaltirik ordaindu behar izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak